Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Colección Documental del Archivo Histórico de Bilbao (1514-1520)

Colección Documental del Archivo Histórico de Bilbao (1514-1520)

Egileak: Enríquez Fernández, Javier; Hidalgo de Cisneros Amestoy; Martínez Lahidalga, Adela

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
419, XXXI or. ; 23 cm. (Fuentes documentales medievales del País Vasco / Aingeru Zabalaren zuzendaritzapean; 108)
ISBN:
84-8419-970-3

Laburpena

Liburu hau argitaratzean, Bilbo hiriko Udal Artxibo Historikoaren Dokumentu Bildumaren dokumentazio solteari dagokion lehen liburukia kaleratu da. Liburuki honetan, zehazkiago, dokumentaziorik antzinakoena argitaratu da, 1300. urtetik, Diego Lopez de Harok hiriari forua eman zionetik, 1473ra bitartekoa, hots, Enrike IV.aren erregealdiko azken dokumentuaren data artekoa. Oraingo honen ondotik beste hiru liburuki etorriko dira, ondoz-ondokoak bai kronologiari eta bai orrialdeen segidari dagokionez: hurrengoa Errege Katolikoen erregealdiari dagokio, horrekin guztiz bat ez badator ere; eta beste biak Joana erreginaren eta haren seme Karlosen lehen urteei dagozkie. Modu horretara, Bizkaiko gainerako dokumentazioarekin harturiko irizpideari jarraitu zaio. hau da, 1520an amaitzekoa. 1983 urteko uholdeak jasanik, dokumentazio horren parte handi bat, eta hori da pergamino gehienen kasua, egoera txarrean dago; hori kontuan harturik, irizpide berriak hartu behar izan genituen lanari ekiteko orduan. Hala, original bat transkribatu ezina gertatzen bazen, kopia zaharrenaz baliatu ordez, 1562an Diego de Olabarri eskribauak egindako Libro Copiador de Privilegios izenburukoa erabili dugu, zeren eta liburu horrek, korregidoreak berak hitzartua izanik, originalekiko leialtasun-berme handia eskaintzen baitu. Horren bidez, gainera, homogeneotasun handia ematen zitzaion multzoari. Horrekin batera, antzinako katalogoak erreferentzia harturik, Artxibo hori hondamendiaren aurretik zen bezala berregiten saiatu ginen.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua