Del bertsolarismo silenciado

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Larrañaga Odriozola, Carmen

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-859X

pdf jaitsi

Laburpena

Bertsolaritza bapateko eta gizonen arteko jardun publiko bat dela uste ohi da. Definizio sinplifikatu honen oinarrian, tradizioa aberastu eta osatzen dituen zenbait xehetasun eta ezaugarriak ohizko ez diren neurrian, gertakizun sendo horren alderdi mugatuak baino ez ditugu jaso eta ezagutu. Berarekiko dugun ulermenak beraz, irudi aukeratu bakar bat idartzean, ezkutuan utzi ditu bertsolaritzaren parte diren beste jardun mota eta bere protagonistak. Honela, esaterako, bertso-jarriak isiltasunetik bertsolaritzaren erdigunera dakarzkigunean tradizio horrekiko ulermena zenbateraino zabaltzen zaigun ohartzen gara. Publikoaren beharra nahitaezko izatetik bapateko bertsolaritzan, ezinbesteko gune pribatuetara gatoz bertso-jarrien aukeran. Gizonen plazako protagonismotik, eremu babestutako andrazkoen jardunetara. Andrak izan bait dira, neurri haundi baten, ahozko tradizio honen bultzatzaileak, isil gune uste diren: etxe, konbentu, edota antzekotan gozatuz erakutsi eta luzatu dutelako bertsolaritza.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua