Egun frantsesez idazten duten euskal herritar idazleen panoraman

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Casenave, Jon

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Gaur egun, frantsesez idazten duten euskal idazleen egoera aipatzeko hitz gako bat erabil daiteke: aniztasuna. Lehenik, idazleek bizi duten egoeraren aldetik : zenbait, Euskal Herritik Parisera joanak eta han argitaratzen dutenak (M.Darrieussecq), beste batzuk, hemen bizi eta argitaratzen dutenak (Ph.Oyhamburu), eta baita kanpotik edo urrunetik etorriak direnak ere (E.Manet). Batzuek ez dituzte euskal gaiak lantzen (F.Marmande), beste batzuek gai hauei buruz obra garrantzitsuak idazten dituzte (Fl.Delay). Bakar batzuk bi hizkuntzetan idazten dute (Itxaro Borda), gehienek frantsesez egiten dute (Cl. Dendaletche). Hau da, geroz eta gehiago, euskal herritar izate hori, sorlekuaren arabera baino gehiago, hautaketa baten ondorioa dela esan daiteke. Bigarrenik, liburu mota aldetik aritzean aniztasuna aipa daiteke : gidaliburuetatik, literaturaren eremu zabalean, denetarik aurkitzen dugu. Hala ere, bi mota bereiz daitezke izaten duten arrakastaren arabera: oroitzapen liburuak eta argazki bildumak testu elebidunekin. Oro har, liburu horiek dira geroz eta irakurlego zabalagoa erakartzen dutenak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua