Ekaitzegileak: dibinitate menditarrak

Mendia, Gizartea eta Kultura

Arana, Anuntzi

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-439X

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal mitologian meteorologikoarekin lotzen diren dibinitateek mendian daukate egoitza, haitzuloetan baina zerutik hurbil, atmosferan gertatzen baitira irudikatzen dituzten fenomenoak. Horrela, Anbotoko Anderaren tipoko goianderea, haren agerkera diren hegazti handiak (beleak, saiak), herensugea. Ortziegile desberdin horiek batasun bat osatzeko nola uztartzen diren azaltzen du artikuluak, baita erakusten ere lurpekoak ("Amalur"...) baino areago airekoak direla, goikoak. Konjurua ere mendietan egiten zieten maizetan, haiek eraginiko ekaitzak, euria zein idortea kontrolatzeko asmoan ; helburu bera zuten tontorretako hainbat ermitetan eta gurutzetan egiten ziren ospakizunek.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua