El Ombdusman en Finlandia

La institución del ombudsman en el País Vasco y Finlandia

Söderman, Jacob

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-39-0

pdf jaitsi

Laburpena

Finlandiako Konstituzioa 1919. urtean onartu zen, 1917ko askatasun aldarrikapenari jarraitu zitzaion gerra zibil odoltsua amaitu eta gero. Konstituzioak Ombudsman kargua hartu zuen bere baitan, eredu suediarraren arabera. Horrenbestez, epaile bat edo beste ezein funtzionari, negligentziaz edo partzialtasunez, akats baten errudun denean, hiritarren legezko eskubideak zapaltzen dituenean edo dagozkion funtzioa betzerakoan bere aginteaz gain jokatzen duenean hartu beharreko neurriak xedaturik ageri dira Ombudsmanari buruzko lehen arau nagusian. Finlandiako Ombudsmanaren independentzia Parlamentuak hautatua izatean datza (la urte oroz). Izan ere, Gobernuak, botere judizialak, eta funtzionari publikoek legeak betetzen ote dituzten begiratzeko Parlamentuak duen ahalmena Ombudsmanaren gain uzten du, berau gestio horretan bere eskuko delarik. Haren eginbide nagusia hiritarren kexei harrera egitea da, bai eta kartzela, instituzio itxi eta indar armatuetako unitateetan premiazkoak diren ikerketak burutzea. Ombudsman-sistemak onuragarria dela frogatu du. Gizartearen aldaketak eta hiritarren eskarien emendioak sistemaren etengabeko hobekuntza dakarte. Ezbairik gabe, halako barne ikuskatze bat burutzea positiboa da. Dena den, funtzio horren osagai egokia Estatu Kontseiluko Justizia Kantzelariaren eta Parlamentuko Ombudsmanaren bidez ematen da. Jakina, garrantzitsuena zera da, kontrol hori prestakuntza egokiz eta profesionalismo maila altuz gauzatzea, batez ere gure egunotan, giza eskubideak Ombudsmanaren gestioaren berezko dimentsio berri eta egoki bihurtu direnean, hala Europan nola munduko osoan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua