El primer arte abstracto

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 44, 2

PLAZAOLA ARTOLA, Juan

Argitalpen urtea:
1999
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

"Euskal Artearen Historia" izenburukoaren II. atala osatzen du artikulu honek. Paleolitos ondoko artea da haren gaia eta erromanizazioraino iristen da. "Lehen arte abstraktua" izenburuaren bidez, euskal lurraldean Goi Paleolitos aldiko amaierak arte errealistaren bukaera dakarrela azpimarratu nahi izan da. Kultura testuinguruari zenbait paragraforen eskaini ondoren, "errealismotik ihes egite" horrek hartzen dituen formak azaltzen dira, zeintzuk estilizazio, eskematismo eta abstrakzio deitu izan diren. Gero hainbat gai tratatzen dira: Burdin Aroko habitata eta megalitismoa (Euskal Herriko trikuharrien esanahia eta kronologia), sen estetikoaren agerpena zeramikan, berriki aurkituriko horma-pinturak, haien esanahia eta Levante aldeko garaitsu bereko beste zenbait margorekiko konparazioa. Arte-sormena nola ernatzen den ematen da aditzera apaindurako objektuetan eta landu gabeko "eskulturan" ("espatula-idolo" deiturikoak) eta, azkenik, harrespil eta menhirren gaia ukitzen da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua