Eleaniztasun goiztiarrari bai, baina ez edonola

Hezkuntza eleaniztunerako bide berriak

GARAGORRI, Xabier

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-984-3
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Irakaskuntza elebidunaren (euskara-gaztelania) esperientziaren bideragarritasuna 30 urte baino gehiagoko epealdian frogatu ondoren, ikastolok eleaniztasun goiztiarraren erronkari 1991-92. ikasturtetik aurrera aurre egiten hasiak gara. Komunikazio honen lehen atalean ingelesaren irakaskuntza goiztiarra egitasmoaren ezaugarri nagusien azalpena egiten da: eleaniztasunaren planteamendu orokorra, helburuak, ikasmaterialen sorkuntza, irakasleen prestakuntza eta ikasleen ebaluazioa.Bigarren atalean, gure esperientzian oinarrituz, eta eguneroko praktikan ikusten ditugun alde onak eta zailtasunak kontuan hartuz, geurea bezalako berrikuntza bat aurrera eramateko, proiektuen antolaketa eta kudeaketaren ikuspegitik, zaindu behar diren baldintzak aipatzen ditugu. Gure ustez, eleaniztasun goiztiarraren planteamendua egokia da, baina planteamendua bera baino garrantzizkoagoa da nola eta zein baldintzetan egiten den berrikuntza hori jakitea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua