Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Altzelai Uliondo, Igone... [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Eleria aldizkari juridikoaren ale berri honek lau ikerketa lan mardulekin zabaltzen du bere edukia. Horrela, Igone Altzelai Uliondok Joint venture edo elkarren arteko enpresen kontrola, lehia babesten duen Zuzenbide Komunitarioan aztertu du, Jon-Mirena Landa Gorostizak Adingabea Zuzenbide Penalaren aurrean: 5/2000 Legearekiko hurbilketa kritikoa; Ixusko Ordeñana Gezuragak Ingalaterran eta Galesen epailetzara sarrera; eta Ana Isabel Pérez Machíok Osotasun moralaren babesa: tratu apalesgarrien, torturaren eta osotasun moralaren kontrako atentatuen tipikotasuna. Bestetik, Jose Luis Mendoza Peñak Euskararen egoera juridikoa Nafarroan izan du aztergai, eta Imanol Trebiño Barruetabeñak Administrazio zibilean euskaraz sortutako dokumentazio historikoa. Elkarrizketen atalean, Estatu Batuetako legelaririk ospetsuenetarikoa den Lori B. Andrews-ekin mintzatu gara gaurkotasun osokoa den Giza Genetikaz. Kronikei dagokienez, berriz, hiru libururen berri ematen zaigu: Joxe Mari Aizega Zubillagak Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren fiskalitatea liburua aurkezten digu; Patxi Etxeberria Guridik Prozedura Zibileko Lege berria; eta Jon-Mirena Landa Gorostizak Zigor kode elebiduna. Eta Zuzenbideko Klasikoen sailean, berriz, Lawrence Friedman-en XX. mendeko Zuzenbide amerikarra dugu irakurgai Joxerramon Bengoetxea irakaslearen eskutik.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua