Eskualdea eta lan harremanak

Eskualdea, Europar Batasuneko "Kide" berriaren inguruabarrak

Bengoetxea Alkorta, Aitor

Argitalpen urtea:
2011
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Hego Euskal Herria Europako eskualde gisa kontsideratuta, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko eskumenak aztertzen dira enplegua, lan arloa, eta gizarte babesako gaietan, Espainiako Konstituzioak eta EAE ; zein NFK-ko Estatutuek marrazten duten eskumen banaketa sistemaren arabera; baita ere azalduko da zein den botere autonomiko horiek garatzen duten politika arlo horietan, dituzten eskumenak baliatuz. Zuzenbideaz haratago, lan munduko agente ; batzuen jarrera ikusita (sindikatuena batik bat), lan harremanen eta gizarte babesaren euskal esparru propioa aldarrikatuz, egoera juridikopolitikoa eta gizarte arloko protagonista nagusien ikuspegia bat ez datoztela ondoriozta ; dezakegu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua