Estudio del somatotipo en la comarca de Busturia

Estudio del somatotipo en la Comarca de Busturia

Rebato, Esther
; Rosique, Javier

Argitalpen urtea:
1995
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-87-0

pdf jaitsi

Laburpena

Ikerkuntza honen helburua gorputz-forma eta egituraren aldakortasunaren deskribapen eta analisia burutzea da, Bizkaiko Busturialdeko populazioaren lagin batetan, hazkundean zehar. Horretarako, bi sexuetarako eta indibiduo bakoitzeko, 1.431 ikaslez osoturiko lagin transbertsal batetan somatotipo antropometrikoa kalkulatu da. Adinaz, ikasle horiek 9.5 eta 18.5 bitartekoak izan dira, Bermeon eta Gernikan bizi direlarik. Geroago, somatotipoaren aldaketak zenbatu dira sexuaren, adinaren, bizilekuaren eta inguru sozio-familiarraren zenbait aldagairen arabera. Modu berean, populazio bizkaitarraren somatotipoaen aldaketaren patroi ontogenikoa konparatu da bibliografiatik hartutako beste populazio kaukasiar batzuekin. Emaitzek honako hau erakutsi dute: populazioaren somatotipo ertaina adinaz aldatzen da sexu bietan, gehien aldatzen diren osagaiak mutiletan endomorfia eta nesketan mesomorfia direlarik. Analisaturiko laginean, somatotipoaren dimorfismo sexuala begi bistakoa da, bereziki endomorfiari dagokiolarik. Orokorrean, mutil bizkaitarrak mesomorfo-endomorfikoak izaten dira, neskek endomesomorfiaranzko joera erakutsi dutelarik. Detektaturiko aldaketa mikrogeografikoak batez ere mesomorfiari lepora dakizkioke sexu maskulinoan eta endomorfiari femeninoan ; kasu bietan, somatotipo endomorfo-mesomorfikoak Gernikan agertu dira, Bermeon mesomorfo-endomorfikoak aurkitu direlarik. Inguru sozio-familiarraren araberako somototipoaren aldaketak mutiletan nesketan baino handiagoak direnez, nerabezaroan sexu maskulinoak duen ekosentikortasun handiagoa baiezta daiteke. Fenomeno hori giza populazioen hazkundeari eta garapenari buruzko beste ikerketetan behatu da ere.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua