Estudio morfométrico de carácter transversal en la población vasca. Patrones de crecimiento: efectos de la edad, el sexo y la movilidad biosocial

Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía

Rebato, Esther
; Rosique, Javier

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-3207

pdf jaitsi

Laburpena

Uribe Kosta eta Busturia kostaldeko eskualdeetako 480 ikasle bizkaitarren zeharkako lagina aztertu dugu: 14 eta 18 urteen arteko 217 gizonezko eta 263 emakume. Hamar aldagai antropometriko kontsideratu dira, esku bien I.D.G.a (indar dinamometriko gorena) neurtu da, nesken sexu heldutasuna adina zehaztu da metodo erretozpektiboei eta larru-azalaren pigmentazioa erreflektometriaz analizatu. Altuera, pisu, bilduriko besoaren perimetro eta esku bien indar dinamometriko gorena neurtu ondoan, adin desberdinetan jasotako aldakuntzek adoleszentzian sexu dimorfismoa sakona dela adierazten digute, adin hauetan gizonezko eta emakumezkoek duten sexu heldutasun maila desberdina medio. Dimorfismoa areagotu egiten da azal azpiko gantz kopurua zehazten dituzten indikatzaileei begiratuz gero. Aldakuntza antropometrikoak elkarren artean erkatu eta kontsideratu dira, osagarri nagusien analisia bideratzen duen teknikaren arabera, ongi mugaturiko hiru aldagai multzo bereizi direlarik. Hiru osagarrien (endomorfia, mesomorfia eta ektomorfia) kalkulu zehatza egin ondoan, gazte bakoitzaren somatotipoaren ebaluazio arretatsua burutu da. Hiru osagarri nagusien analisiaren bidez frogatu ahal izan denez, aldagai multzo anitz hau I.D.G.tik bereizten da neurri batean. Menarkia ageri den bataz besteko adina 13,39 + 0,15 urteetakoa dugu, 1,19 urteko desbideratze tipikoaz. Ezaugarri fisiologikoa ageri den urtaroari dagokionez, maiztasun handiena udaberriak eskaintzen du (Maiatza, % 32,39) eta ttikiena neguak (% 12,73). Larru azalaren pigmentazioari dagokionez, gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak ez bide dira nabarmenak, nahiz emaitzen arabera pigmentazio melaniko handiagoa ageri den gizonezkoen artean, besoan nahiz kopetan. Izan ere, erabilitako hiru iragazkien (601, 605 eta 609) arabera, bi gorputzalde horietako pigmentazio isladapena handiago da emakumeengan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua