Euskal Herriko artadietako makromizetoen azterketa

Naturzale. Cuadernos de Ciencias Naturales

SALCEDO, Isabel
; SARRIONANDIA, Estibaliz

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-92-8
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honetan Euskal Herriko artadietako makromizetoen azterketa egin da. Horretarako, Euskal Herriko ipar-hego gradientea kontsideratuz, hiru lokalitateetako artadiak aztertu ziran; bata artadi kantauriarra eta beste biak mediterraniarrak. Artadi bakoitzean 400 m2-ko bost partzela mugatu ziran. Onddoen fruktifikazio maximoko garaian, partzelak astero bisitatu ziren, eta bisitaldi bakoitzean, makromizeto-espezie desberdinak inbentariatu eta koantifikatu egin ziren. Urte beteko laginketaren ondoren, artadiak orotara kontsideratuz, 237 makromizeto-espezie identifikatu ziren. Ikusi da hiru lokalitateetako artadietako makromizeto-komunitateen artean desberdintasunak daudela. Dana dala, makromizetoen ikasketetan emaitzak fidagarriak izan daitezan urte gehiagoko jarraipena egitea komeni da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua