Beste

Euskal Herriko erromanizazioari buruzko 1. nazioarteko solasaldia / 1er coloquio internacional sobre la romanizacion de Euskal Herria

Euskal Herriko erromanizazioari buruzko 1. nazioarteko solasaldia / 1er coloquio internacional sobre la romanizacion de Euskal Herria
Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-56-1

Laburpena

Eusko Ikaskuntzak gaiaren inguruan antolatu lehen Solasaldiaren Aktak biltzen ditu CD-ROM honek. 17 txosten eta 26 komunikazio horiek ikerketa mailaren gaurkotze baliotsua dakarte, Euskal Herriko lurraldeetan erromatar aroko Arkeologiaren alorrean egindako azken aurkikuntzen aurkezpenarekin batera. Lan hau, berez, gure Herrialdearen heldutasun zientifikoaren froga dugu, ikerkuntza-premisetan oinarriturik duela gutxi arte eztabaidagai zen gaia planteatzen baitu, erromatar aroa alegia. Akta horiek ondoko gai-multzotan eraturik ageri dira: populatzearen alderdiak, komunikabideak, diruaren zirkulazioa, banaketa eta merkaturatze sareak, etxeko eta lanbideko jarduerak, arkitektura eta hirigintza, hileta eta sinesteen mundua, zientzia laguntzaileek burutu alboraezinezko ekarriak ahaztu gabe. Lanerako tresna erabilgarria izateko helburuari jarraiki, gai horien inguruko ekarpenak 5 katalogo bibliografikoz osatu dira, lurralde-barruti bakoitzati kontu eginik. Gainera, informazioa testu osoan zehar edo katalogazio-alorretan aurki dezakeen bilaketa adimendunaz horniturik dator CD-ROMa. Gutztiz erabilterraza da eta barnealdean informazio zabala aurki daiteke gai horri buruz. Bestalde, testuak ikustarazteko ahalbideek irakurketa eroso eta norberaren lehentasunei egokitua bideratzen dute.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua