Euskal musikuak Ameriketan

Cuadernos de Sección. Música

Arana Martija, José Antonio

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0815

pdf jaitsi

Laburpena

Bere hasieran egileak 1936an Ameriketara erbesteratu zuten eta berriki zendu zen Aita Riezuren aipamen berezia egiten du. Gero, XIX. mendearen hasierako euskal jatorrizko musikari batzuk aipatzen ditu, bai eta mende horren bigarren erdialdeko euskal musikari garrantzitsuak: Zubiaurre, Aldana, Iradier, Gaztambide, Aguirre ; Gayarre eta Sarasola bezalako interpreteak eta Iparragirre, Mendiague eta Otaño bezalako bertsolariak. Gure XX. medean, Ortiz San Pelayo, Arrillaga familia eta Ortigala musikagile eta irakasleak nabarmendu ziren, baina batez ere Mujika, Landazabal eta San Juan. Bestalde, Amezua eta Alberdik antolatu zituzten organo ainitzek erlijio-ordenetako organojole ugari eraman zuten Ameriketara, beraien artean Iturriaga eta Sudupe frantziskotarrak, Malles eta Madina laterandarrak eta, geroago, Azkue nabarmentzen direlarik. Gerra ondoren txistulari batzuek dantza taldeak moldatu zituzten bertan finkaturik zeuden erbesteraturiko euskaldun batzuekin. J.C. Arriagaren lana Amerikan gaiari erreferentzia eginez amaitzen da lana
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua