Euskal nortasunaren irudiak XIXgarren mendeko bigarren partean

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

CASENAVE, Jon

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

XIX. mendean euskal nortasuna hornitzeko landu zen kultura iruditerian, irudi eta motibo estetiko sail bi aurkitzen ditugu: lehenak ikuspegi eguzkitsu eta heroikoa eskaintzen duen bitartean, bigarrena azken mende laurdenaren giro ilunaren isla da. Aurrenekoa mendearen lehen erditik hara garatu zen, Europako zientzia munduak Euskaldunen eta haien hizkuntzaren etorkiaz ardura handia erakutsi zuen garaian hain zuzen. Geroago, idazleak, bai bidaiari ibili zirenak eta bai euskaldunak berak, gehienbat euskararen eta nortasun propioaren iraupenaz arduraturik ageri dira, eta urte gutxitan eguzkiaren mitotik ilundurazko ikuspegira pasa zen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua