Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación

Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939)

Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939)

Egileak: Díaz Noci, Javier

Argitalpen urtea:
1995
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-87471-86-2
ISSN:
0213-0289

Laburpena

Sarrera. Euskal prentsaren hastapenak (1834-1919). Euskarazko prentsa informatiboaren gailurra (1919-1936). Espainiako gerra zibila eta euskal prentsa (1936-1939). Bibliografia. Aurkibide onomastikoa. Aldizkari, Almanaka eta komikien aurkibideaEuskaraz idatzitako prentsa inguruko kazetaritzarekin gonbaratuta berandu samar hasi eta gutxi ezaguna izan arren, oparoa bezain irakargarria da XIX mendearen haserako lehiek sotarazi zuten euskararen presentzia prentsan. 1834an Donostiako liberalek El Correo del Norten lehen kazetaritza-testuak argitara eman zituzten, karlisten Gipuzkoako nekazarienganako eraginari aurre egiteko. Bestalde, Ipar Euskal Herrian J.A. Chahok 1848an euskara hutsezko lehen aldizkaria kaleratu zuen, Uscal Herrico Gaseta. Harez gerozktik, bai Hegoan bai Iparrean, gizako eta gizatalde oso ezberdinek beren ideiak, lehiak eta eztabaidak islatu zituzten euskarazko hainbat eta hainbat aldizkaritan, euskal kazetaritza bere gailurrera iritsi arte. 1937an, Gerra Zibilean alegia, euskara hutsezko lehen egunkaria, Eguna, agertu zenean.liburu honek gure kulturaren zati hau argitu eta gizon-emakume haien ahaleginak eta pentsamoldea erakutsi nahi ditu, besteak beste, Euskalduna, Ibaizabal, Argia, Ekin, Euzkadi eta beren sotzaileak ezan ziren Jean Hiriart-Urruty, R.M. Azkue, Bittor Garitaonaindia, Gregorio Mujika, Ebaristo Bustintza eta beste horrenbesteren historia adieraziz.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua