Euskaltzaindia eta euskararen arautzea

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 1

GOENAGA, Patxi

Argitalpen urtea:
2000
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

Artikulu honetan Euskaltzaindiaren izaerari eta lanari gainbegiratu bat ematen zaio. Euskaltzaindiaren zeregina normaltze bidean den hizkuntza bat batzea da, euskaldun guztiontzat baliagarri izango den tresna osatzea. Eginkizun hori nola gauzatu den eta nola gauzatzen ari den erakusteko,lehenbizi. Euskaltzandiaren sorrerari buruzko zenbait xehetasun eskaintzen dira. Ondoren, hasierako lanen berri ematen da laburkiro. Gero, Arantzazuko bilera mugarritzat hartuta, ordutik honako lanen balorazio bat egiten da: hiztegia, gramatika eta atlasa dira bereziki aipatzen direnak. Azkenik, gaurko gizartearen eskariak aztertzen dira eta erronka hauen aurrean Euskaltzaindiak nola erantzuten duen azaltzen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua