Euskararen jaekuntza Nafarroako inmertsio programa batean

Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean

SOTÉS, Pablo

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-966-5
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Artikulu honek murgiltze programa baten hasieran ari diren haur erdaldunen euskara bigarren hizkuntza (2H) bezalakoaren ikaskuntza eta erabilpena analizatzen ditu. Aztertutako ikasleentzat eskolako barrutia da euskararekiko ukipen eremu bakarra, alegia. Eskolan pertsonen arteko komunikaziorako eta ezagutzen transmisiorako euskara erabiltzen da. Ikerketa honen erreferentzi-markoa irakasleak (jatorrizko hiztunak) eta ikasleak (ikastunak) elkarrekin eraikitzen duten diskurtsoa bigarren hizkuntzaz jabetzeko eta ikasteko arduraduna dela defendatzen duten teorietan oinarritzen da. Ikerlanaren helburu nagusia hau da: bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuak (sozialak, linguistikoak eta kognitiboak) eta heziketa-testuinguru batean ikasleak hizkuntza berri baten aurrean erakusten dituen estrategiak (komunikatiboak, ikastearenak eta sozialak) zehaztea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua