Ez dok amairu tradizioa eta modernitatea, nortasunaren bila

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Aurtenetxe Zalbidea, Auritz

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-859X

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal Herrian 60. hamarkadaren erdialdera Ez dok amairu izeneko mugimendu kultural berria jaio zen. Ordurako, euskal musikagintza, hizkuntza eta kultura adierazpideak, Estatuko beste autonomi erkidegotako adierazpen kulturalak bezalaxe, kolokan zeuden gobernu diktatorialak eragindako politikaren ondorioz. Mugimendu kultural berriarekin eta sortu zen Euskal Kantagintza Berriaren bitartez, tradiziozko kultura berreskuratuz eta berinterpretatuz euskal kulturak, euskarak, musikagintzak eta gizarte aldarrikapenek aurrera egiteko bultzada izan zuten. Euskal kulturak berpizte garaia ezagutu zuen mugimendu berriaren eskutan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua