Familia errealitate berrientzat ezkontidearen edo bikotearen umearen adopzioak duen garrantzia berrikusteko beharra

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Beriain Flores, Irantzu

Argitalpen urtea:
2013
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Azken hamarkadetan familia-errealitate berrientzat ezkontidearen edo bikotearen seme-alabaren adopzioak gehiegizko garrantzia eskuratu duela baiezta daiteke. Familia ezberdinek (ezkontzazko familia, ezkontza-kanpoko familiak, guraso bakarreko familiak, familia elkartuak) dituzten inguruabarrak kontuan izan gabe, Kode Zibilak arauketa bateratu gabea eta urria eskaintzen du, adopzio mota honen eraginkortasun eza agerian utziz. Artikulu honetan, egoera honen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dugu irakurlea. Esanguratsuenak diren arazoak hausnarketara ekarri, eta proposamen berrien ideia orokorrak irudikatzen dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua