Feminismoari XX. mendean ezarritako ikusezintasun mediatikoaren azterlana: mugimendu sufragistaren eta Emakumearen Askapen Mugimenduaren borroka komunikatiboa

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 17 [on line]

Larrondo Ureta, Ainara; Orbegozo Terradillos, Julen

Argitalpen urtea:
2019
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2019), 17; 111 - 133]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honek helburutzat du azaltzea nola eta zer zentzutan definitu, irudikatu eta ikusarazi duen kazetaritzak mugimendu feminista. Mugimenduaren une kritiko batean egiten da analisi hau; izan ere, «prentsa txarra» eta mugimenduaren praktika sozialei eta jokabideari (gehiegizkoaren ideologia) buruzko konnotazio negatiboak nagusi izan diren hamarkaden ondoren, mugimendua berpiztuta eta ikusgai dugu berriro hainbat faktoreri esker. Faktore horien artean nabarmenenetako bat sare sozial digitalak ikur dituen garapen teknologikoa da.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua