Folklore de Erroibar

Cuadernos de Sección. Folklore

Martínez Irujo, María
; Ortzadar Euskal Folklore Taldea
; Ozkoidi Pérez, Joseba

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-7547

pdf jaitsi

Laburpena

Nafarroako Erro haraneko folkloreari buruzko lan hau, ORTZADAR taldeak prestatutako galdeketa zonaldeko herri eta leku guztietan era trinko batean aplikatuz egindako kanpo-ikerketa lan bat da. Lantaldea erakunde honetako ikerketa sailaren zortzi partaidek osatu zuten, Erroibarko gazteen laguntza ere izan zelarik bertan. Eskualde honetako biztanlegoa mila pertsonetara heltzen ez bada ere, osotara 77 pertsona, zehatz eta sakonki, itaunduak izan ziren, zeinen bataz besteko jaiotze data 1910. urtea izanez. Ikerketa honetan aztertu ziren Kultura Tradizionalari buruzko gaiak honakoak dira: egutegi folklorikoa, herriko festak, ihauteriak, maiordomoak, dantza, musika, janzkera, jokoak, herri-medikuntza, ... Honako lana, ORTZADAR taldeak, Eusko Ikaskuntza eta Nafar Gobernuko laguntzaz, geure lurraldeko bailara ezberdinetako ohiturak jaso asmoz bultzaturiko ikerketa lanen ildotik bideratuta dago.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua