Hiritarren partaidetza hirigintza plangintzan: azterketa juridikoa eta praktikoa. Bereziki Interbentzio Gune Partehartzaileak (NIP)

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

AZURTZA SORRONDEGI, Itziar

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Hiritarren partaidetza, orokorrean hartuta, Hego Euskal Herriaren testuinguru juridikoan nola ulertzen den eta hirigintza arloan zertan datzan aztertzen saiatu naiz ikerlan honetan. Partaidetza, funtsezko osagai bilakatzen da planei legitimazio demokratiko sakonagoa ematen dien heinean, eta legeak informazio publikoaren izapidetza arautzen du hori ahalbideratzeko. Gakoa zera da ordea: ea informazio publikorako aldi horrek legezko xede hura betetzen ote duen. Ikerketa honetan batetik Donostiako Plan Orokorraren hasierako onarpena eta gero buruturiko informazio publiko aldia dituzu aztergai, eta bestetik zenbait udalerritan erabilitako Interbentzio Gune Partehartzaileak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua