Ikastola Txingudi : Irun-Fuenterrabia

Cuadernos de Sección. Educación

Recalde Rodríguez, Amaia
; Nieto Muñiz, Isabel

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-3636

pdf jaitsi

Laburpena

Txingudi ikastolari buruzko lan hau burututa, ikastetxe honen errealitateari buruzko ikuspegi txiki bat eskaini nahi izan dugu, haren historia gazte bezain bizian barrena ibilaldi labur bat eginez. Aipagarrienak genituzke hasierako zailtasunak, garapena guztiz debekatzen zuen esparru politiko etsaiaren barnean gainnditu behar izaniko oztopoak: legetik jokatu beharra, promozio eta leku arazoak, irakaslegoaren urria. Txingudi ikastolak, ikasketak burutuko baziren, hasiera batean ikasleak han eta hemen barreatu behar izan bazituen ere, egungo gune nagusia nekazal giroko zentru batean dago, Irun eta Hondarribia artean dagoen Jaizubia auzoan hain zuzen. Fundatzaile, ikasleen guraso eta irakasleen ilusio eta etengabeko lanari esker sortu eta gauzatu ahal izan zen, bestalde, egun Gipuzkoan daudenen artean, garrantzizkoenetakoa den Ikastola hau. Biziki espero dugu honako lan txiki hau, Txingudi Ikastola eta, oro har, euskal kultura hobeki ezagutzeko baliagarri gerta dakigun bere neurrian. Eskerrik beroenak bihoazkio, azkenik, Markos Amundarain ikastola horretako zuzendariari eskaini digun laguntza guztiarengatik
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua