Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Egileak: Madariaga, Xabier [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-4438

Laburpena

Ikusgaiak. Zinematografia Koadernoak bere laugarren alean aurreko hiruretan ohikoa izan den formato monografikoa uzten du alde batera. Oraingoan, askotariko lanak biltzen dituen ale heterogeneoa eskaintzen die irakurleei. Euskal Herriko zinematografiaren hainbat alderdi beste hainbat ikuspegitatik aztertzea da lan horien ezaugarria. Horrenbestez, panoramika zabal eta poliedrikoa eskaintzen digu ale honek, bertan hainbat gairi heldu zaielarik: irudiaren arkeologia, lehen filmaketak, Gernikako bonbardaketaren irudikapen zinematografikoa edo filmen emanaldiak Bizkaiko Portugalete eta Barakaldon. Beste zenbait lanek osatzen dute ale honen edukia: Simón Blasco nafar medikuak zine-ekoizle gisa izandako ibilbide berreskuratua, Víctor Ericeren bi filmi buruzko gogoeta -El espíritu de la colmena (1973) eta El sol del membrillo (1992)- eta Montxo Armendarizen obraren azterketa bat. Planteamendu berri honen bidez, Ikusgaiak. Zinematografia Koadernoak, ale monografikoak argitaratzeari uko egin gabe, elkargune eta erreferentzia puntu izan nahi du Euskal Herriari buruzko ikerketa zinematografikoez arduratzen diren guztientzat.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua