Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía

Egileak: Aranzubia Asier [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
225 or. : ir. ; 24 cm. - (Ikusgaiak. Cuadernos de cinematografía ; 5)
ISSN:
1137-4438

Laburpena

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía aldizkariak aldi berri bat abiatu zuen aurreko alean, Euskal Herriko egintza zinematografikoaren azterketari ekin nahiz, Euskal Herria adiera zabalenean ulerturik. Xede horretan, ordu arte ohikoa izan zen ildo monografikoa aldatu eta planteamendu poliedrikoagoa hobestea erabaki genuen, gai eta ikuspegi aukera zabala biltzearren. Aldaketa hori guztiz sendoturik ageri da orain irakurtzaileen eskuetara iristen den entrega berri honetan. Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía aldizkariaren bosgarren ale honetan, Jaime de Mayora zuzendari gipuzkoarraren ibilbide zinematografiko gutxi ezaguna ageri da lehen buruan, eta horren ondoan Arrebato (Iván Zulueta), Ander eta Yul (Ana Díez) eta Alas de mariposa (Juanma Bajo Ulloa) filmen azterketa irakur daiteke. Gero agertzen diren hiru lanek zine dokumentala, lehen Eusko Jaurlaritzaren politika zinematografikoa eta Bizkaiko zine emanaldia aztertzen dituzte ikuspegi historikotik. Sinbolo filmikoen irudikatze zinematografikoa, ETA euskal zinean eta jokabide heterosexualen transgresioa dira, azkenik, aldizkari honen edukia osatzen duten beste hiru artikuluen jardungaiak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua