Impacto de las tecnologías en el mercado de servicios financieros

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Barrutia, José María ; Echebarría, Carmen

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Egungo panorama ekonomikoan erabakigarria gertatzen da teknologia. Izan ere, gure bizitzak, eta are gure pentsatzeko moldeak ere, aldatu dituzten produktu berriak garatu dira hogei urte honetan. Era berezian, Internetek informazio kopuru zabala eta eragile ekonomikoen elkarrekiko lotura oinarri dituen ekonomia berria eraikitzeko aukera eskaintzen digu; modu horretara, lehiakortasun ia perfektuko mundua zabaltzen da, eta beraz merkatu eraginkorragoa, bizkorragoa eta balio sortzailea, baina baita oldarkorragoa eta zorrotzagoa den mundua ere. Salmenta eta erosketa gero eta automatizatuagoak eta egokiagoak izango direneko aroa sortzen digu ziberespazioak. Iraultza digitala dela eta, kontsumitzaileen zein enpresen erosketa-jokabidea nola aldatzen ari den eta etorkizunean nola aldatuko den ?are gehiago? aztertzen dugu komunikazio honetan, bai eta jokabide aldatu horiek banka sektorearentzat dakartzaten ondorioak eta erakunde horien erantzuna ere.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua