Investigar y deconstruir el estigma en barrios marginales. Un estudio de caso

Las culturas de la ciudad, 2

CAMPO TEJEDOR, Alberto del

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-878-2
ISSN:
1137-439X

pdf jaitsi

Laburpena

Artikulu honek Dos Hermanasko (Sevilla) auzo baten ikerketa sozioantropologikoari ekiten dio. Espazio baten eta marginaltzat hartzen diren tokiko biztanleen estigmatizazio prozesua aztertzen dugu lan honetan; halaber, estigma hori desegitera zuzenduriko eredu parte hartzaile bat aplikatu ondoko emaitzak aurkezten ditugu. Estigma, talde bat eta dagokion espazioa degradatuz anormaltzat jotzen dituen errealitate baten irakurketa edo interpretazio gisa harturik, aztertzen da hemen eta aurre egiten zaio, komunitateen integrazioa oztopatzen duen traba nagusietako bat baztertzearren. Izan ere, halako komunitateak normalizatutzat jotzen dugun egunerokotasunetik at bizi dira, ez hainbeste, edo ez bakarrik, gabezia sozioekonomikoengatik, baizik eta gainerakoen begietan desberdin egiten dituzten irudi debaluatua daramatelako itsatsirik.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua