Iparramerikako iraultzaren eragina botere konstituziogilearen teorian. Historiako lehen prozesu konstituziogile demokratikoa

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Compains Silva, Eneko

Argitalpen urtea:
2013
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Idazki hau Ipar Amerikako iraultzaren azterketa xume bat da, bereziki botere konstituziogilearen teoriarako izan zuen eraginean arreta jartzen delarik. Kolono amerikarrek independentzia aldarrikatu zuten 1776an, eta, hori egitearekin batera, historiako lehen prozesu konstituziogile demokratikoa martxan jarri zuten. Konstituzio federalaren berrespen prozesuan eztabaida ideologiko mamitsua eman zen, eta horren parte bat ere aztertu egiten da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua