Jaien eta ekoizpen kulturalaren antropologiarantza (Zuberoako Herri bateko bestez zenbait ohar eta gogoeta)

Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía

Fernández de Larrinoa, Kepa

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0297

pdf jaitsi

Laburpena

Txosten honen bitartez Zuberoako herri bateko bestetan plazaratu ziren zenbait gertakizunen garrantzia soziala ohartarazi nahi nuke. Herri honek Muskildi du izena, eta bestek 1991tik Irailaren 9ra iraun zuten. Hemen agertzen diren datuak, deskripzioak, iradokizunak eta baieztapenak egun eta gau hauetan nik ikusi dudan horretan eta ikusitako horretaz galdetu dudanari emandako erantzunetan dira oinarritzen. Txostenaren xedea bikoitza da: (1) bestako gertakizun ofizial hauen giroaren berri ematea ; eta (2) bai bestak nola antolatu ziren eta bai antolamendu hau komunitateko bizitzarekin nola zegoen harremandua agertzea. Hala eginez, Zuberoako herrietan aparteko indar soziala duten zenbait "gai" honatu nahi ditut. "Gai" etnografiko hauek, bestalde, balore kulturalen eta ikuspegi sozialaren aldaketa-prozesu baten barnean aztertu behar dugula argudiatzen dut.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua