Jean Baptiste Larralde, miriku bertsolaria (1804-1870)

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

CHARRITTON, Pierre

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Euskarazko herri literaturaren historian noizean behin bertsolari "eskolak" agertzen dira eskualde edo familia jakinetan. Hori gertatu zen Hazparnen (Lapurdi), Larralde-Bordaxuri familiaren baitan, hartatik gutxienez hiru autore atera baitziren. Lehena Martin Larralde (1782-1821) izan zen, "Galerianoaren kantuak" moldatu zituena. Bigarrena galeriano haren osaba burgesa da, Jean Baptiste Larralde (1804-1870), Donibane-Lohizungo medikua. Berak sorturiko 14 kantu bidali zituen Antoine d´Abbadieren lehiaketetara etahaietariko batzuk sartu dira herri kantutegian, hala nola "Lo, lo, nere maitea" (1859) sehaska kanta, "Alferretan haiz sortzen" (La violette) (1862) edo "Mutil zaharra" (1864).
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua