Lankidetzan
Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen. 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa
Egileak: Larrañaga Gisasola, Xabier
- Argitalpen urtea:
- 2010
- Ezaugarriak:
- 133 or. : ir. ; 24 cm. ? (Lankidetzan , 54)
- ISBN:
- 978-84-8419-210-7
Laburpena
Lan honetan Markina-Xemeingo karmeldarrek herriko bizitza kultural eta sozialean izandako eragina aztertzen da, batez ere frankismoaren azken urteetatik trantsizioa garatu zen arte (1960-1985). Eragin hori hiru esparrutan oinarritu zen besteak beste: Zerutxu ikastola eta kultur elkartearen sorrera eta bultzadan, bertsolarien biltzarra antolatzean eta Sugar izeneko gazte elkartearen sorreran.
Markina-Xemeingo udalarekin Lankidetzan