La artesanía tradicional, elemento a recuperar dentro del factor educativo de nuestro folklore

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

VIDAL RODRÍGUEZ, Bernat

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-859X

pdf jaitsi

Laburpena

Garbi dago Eskulangintza Tradizionala gure folklorea osatzen duten elementuetariko bat dela, eta horregatik folkloreaz hitz egingo dudanean, antropologia edo etnografia bezalako hitzak ere aipatuko ditut seguruenik. Antropologia,artisautza gizonek eta emakumeek egina delako; eta etnografia, Euskal Eskulangintza Tradizionalaz hitz egiten dugunean, herri jakin batek, berezko nortasuna duen herri batek eginiko artisautzaz ari garelako. Frankismoaren amaierarekin, eskulangintza tradizionalak eredu abertzalearen eklosioa ezagutu zuen, eta kultura-elementu bereizgarri gisa azaldu zen. Egun ezagutzen ditugun erako lehen Artisautza Azokak sortu ziren. Halakoak gure herri-kultura eta gure folklorea agertarazteko era bat dira, bereziki hirietako munduari begira. 80. urteetako erdialdean, ESKULANGINTZA kontzeptua arautzen hasi zen, bai eta horrengainean ezarri beharreko Araudiak agertu ere. 1985-88 bitartean,eskulangintza guztiz Lurralde Historikoen eskumenekoa izatera pasa zen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua