Lan Zuzenbidearen Iturriak

Lan zuzenbidearen iturriak

GOROSTIAGA, Koldo
; IRURZUN, Koldo
; URRUTIKOETXEA, Mikel

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-989-4

pdf jaitsi

Laburpena

Lantxo honen bidez, Lan Zuzenbidearen iturriak jorratzen ditugu, bai botere arautzaile gisa, bai arau motak bezala ulertuta. Testua bost ataletan banaturik dago: lehengoan, Lan Zuzenbidearen iturrei buruzko aurkezpen xume bat egiten da, eta aldi berean iturrien eskema orokorra aurkezten. Bigarrenean, Estatuaen iturriak lantzen dira ( Konstituzioa, legeak eta erregelamenduak). Hirugarrenean, Nazioarteko Iturriak aztertzen dira (LANE hitzarmenak eta Europako Batasunetik datorren zuzenbidea). Laugarrenean, Bestelako Iturriak izeburupean, hitzarmen kolektiboak, ohitura eta Zuzenbidearen Printzipio Orokorrak behatzen ditugu. Azkenik, bosgarrenean, Lan Zuzenbidea aplikatzeko erregela bereziez aritzen gara.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua