Mercado, trabajo y conflicto en una comunidad urbana: Otxandio, siglos XVII y XVIII

Tokiko historiaz II. Ihardunaldiak: gatazka eta gizarteaz = II Jornadas de historia local: sociedad y conflicto

Martínez Rueda, Fernando

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-25-0
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Otxandio Jaurerriko ekialde muturrean XIII. mendean sorturiko hiribuldua dugu, Meseta eta Kantauri kostaldearen arteko merkatal harremanak finkatu eta garatzeko asmoz. Aintzinako Erregimenean merkatal ardatz honen barne izanik, Otxandiok manufaktur iharduera eta merkatal harremanetan oinarritutako eredu ekonomikoa garatu zuen, nekazal iharduerak beti urriak izan zirelarik. Beraz, merkatuarekiko menpekotasunak eta soldatapeko lanak garrantzi handia zuten eredu sozioekonomiko honetan eta beraien inguruan sorturiko gatazka sozialak ditugu aztergai komunikazio honetan. Burdin eta elikagain horniduraren kanpoarekiko menpekotasunak liskarrak sortarazi zituen. Alde batetik herri komunitateak araudi garbia eta estua eskatzen zion udalari, lehengaiak eta jangaiak garesti ez zitezen. Bestaldetik merkatari eta pilatzaileek salerosteko libertade osoa nahi zuten eta maiz askotan uko egin zieten kontzejuko erabakiei. Gatazka honek usarioan funtsaturiko herri kulturaren eta merkatal ekonomiaren berrikuntzaren arteko burruka isladatzen du. Gatazka prozesu honetan kapital komertziala sendotuz joan bazen ere, herri erresistentziak nabariak izan ziren. Soldatapeko lanari dagokionez, jornalarien lan baldintzak eta bizimodua izugarri gogorrak ziren. Zorpetze, mehatxu eta udal agintearen bidez handikiak talde jornalaria kontrolatzen saiatu ziren. Handiki eta jabe nagusiek ezarri nahi zuten lan diziplinaren kontra, erresistentzia gogorra burutzen zuten langileek. Jornalarien kontrakotasun hau eguneroko jokabidean oinarritzen zen, zapalkuntzaren kontra bere ohiturak eta bizitza sozio-kulturala defendatuz
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua