Nafarroako eta Euskadiko komunitate politikoen izen ofizialak: euskal izenari buruzko eskumenaz iruzkinak

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

ARZOZ SANTISTEBAN, Xabier

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Nafarroako eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osaturiko komunitate politikoen euskal izenak "Nafarroako Foru Erkidegoa" eta "Euskal Autonomia Erkidegoa" direla erabaki badu ere, Euskaltzaindiak ezin izan du Euskal Herrirako Autonomia Estatutua (EHAE) ukitzen ahal. EHAEk autonomia erkidegoaren izenaren kontua argi eta garbi xedatzen du: erdaraz "Euskadi" nahiz "País Vasco", euskaraz "Euskadi" nahiz "Euskal Herria". Testu juridikoen euskal bertsioak ofizialtzat jo behar dira zuzenbidezko eragin eta balio osoaz. Hala herri-botereak eta herritarrak nola itzultzaileak bertsio horietara lotuta daude. Haatik, euskal bertsioek eduki berbera adierazteko termino berriak erabiltzen ohi dituzte legez lege.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua