Navarra e Iparralde en la Baja Edad Media

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 1

GARCÍA ARANCÓN, María Raquel

Argitalpen urtea:
2000
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

Berandu Erdi Aroko historia politikoak ezaugarri bereziak eskaintzen ditu Hispaniako beste monarkiarekin konparatuz gero. Frantziako dinastien agindupean izanik 1234 eta 1512 bitartean, Nafarroak "europar" kutsua hartu zuen, hala aginpidearen kontzepzioan nola administrazio ohituretan, bere kanpoko interesei eta estrategia dinastikoei dagokienez. Gizarte eta ekonomiarien alorrean, ordea, beranduko Erdi Aroko Europan komunak izan ziren desoreka, krisi eta berrikuntza bideetan barna ibili zen Nafarroa. Hala berean, arte eta literaturaren produkzioan garai emankorrena izan zen hura. Iparraldea hiru unitatetan egituraturik ageri zen, haietako bi, Zuberoa eta Lapurdi, ingelesen mende, eta bestea, Nafarroa Beherea edo bortuez bestaldeko merindadea, Nafarroaren eremuan. Hirurek gizarte eta ekonomia oinarri bera zuten, nobleen egon ezin bera, eta are patu beraere izango zuten: Erdi Aroa amaitzean, frantses erresumak beretu zituen iparraldeko hirurak, Nafarroa Gaztelaren barne geratzen zen bitartean.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua