Olentzero Lesakan: Argazki bilduma = Olentzero en Lesaka: Colección fotográfica

Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan = La tradición de Olentzero en la Navidad de Lesaka y Euskal Herria

Argitalpen urtea:
2006
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-055-4

pdf jaitsi

Laburpena

Abenduaren 24an Olentzeroren irteerarekin abiatzen den jaiaren parte bat ikus dezake irakurleak ondoko orrietan: dela Lesakako plazan, dela alboko kaleetan, herriaren erdialdean, eta, bat edo beste, udalerriko beste guneetan. Lesakako Udalak buruturiko biltze eta hautatze lanari esker, orden kronologikoan agertzen diren irudiek 1945-2001 bitarteko urteetan kokatzen gaituzte. Denboraren joanak balio sentimentala ez ezik, garrantzi handiko balio historikoa ematen die irudi hauetako batzuei. Bestalde, eta argazki mailan behintzat, ikus dezakegunez, Olentzerok hasieran txapela eramaten zuen buruan, baina gero zaku oihalez egindako ; txanoak ordezkatu zuen hura. Itxura denez, panpina egiterakoan hain buru handia egiten zioten ezen ez zitzaion sartzen inongo txapelik. Denborarekin, modu bat zein bestea agertzen da. Era berean, lerro xume hauetatik bertako argazkilari Telletxea jaunaren lan ezin baliotsuagoa eskertu nahi dugu, material ugari ekarri baitu berak, haren sinadura ageri dela argazkietako bakoitzean.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua