Osasunaz. Cuadernos de Ciencias de la Salud

Osasunaz. Cuadernos de Ciencias Médicas

Osasunaz. Cuadernos de Ciencias Médicas

Egileak: Olivera, José Emilio [et al.]

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1577-8533

Laburpena

Ospitaleraturiko haurrari buruzko Osasuna eta Gizartea III. Jardunaldietara aurkezturiko txostenak biltzen ditu ale honek. Lehen sei txostenek haurren ospitalizaioaren medikuntza alderdiez dihardute; txosten horietan egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertzen dira, haur eta gurasoen iritziak, minaren tratamendua haurrarengan eta ospitaleratzearen alderdi etiko eta sozialak erakusten dira, batez ere unitate berezietan, hala nola jaioberriei eta zainketa intentsiboei dagozkienetan. Azken lau txostenek, ordea, haurrarengan eta familiarengan ospitaleratzeak dakartzan ondorio psikologikoez dihardute, bai eta minbizia duten eta adimen urriko gaixo pediatriko berezien arazo zehatzez ere. Halaber, sei lan original aurkezten dira, beste hainbat medikuntza-gai ukitzen dutenak: euskal urologoak, tabakismoa, alkoholismoa, Kirurgia zerbitzu baten antolaketa, "La gota de leche" instituzioan egindako esnearen elikadura-ezaugarriak eta Eusko Ikaskuntzak argitaratu zuen "Aurrazkuntza Irakastia-Cartilla de Puericultura" baten erreferentziak. Zirujau baten kontratuaz diharduen dokumentu historiko bat eta emaginentzako arauak biltzen dituen lana da ale honetako azkena, Juan Garmendia Larrañagak egina.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua