Plentziako bizkaiera 1860an J.Kruz de Renteriaren liburu ezezagun baten arabera (III. zatia)

Etxebarria, José María
- Argitalpen urtea:
- 1992
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0212-3223
Laburpena
Plentziako bizkaieran gaur dagozan bertako lekukoak oso gitxi dira. Hemen aurkezten dodan testu hau 1860 ingurukoa da eta egilea J. Kruz de Renteria. Aita Plentziakoa zan, eta Mungian jaio arren, bere abade bizitza guztia Gorlizen emon eban, 1832tik 1874 arte. Bonaparteren laguntzaile izan zan, A. Uriartek eskatuta, dotrina itzuli ebalako Plentziako euskerara. Baina A. Uriarte eta A. Estarta frantsizkotarrak ez eben onartzen bere idazkera, ez ebalako jarrraitzen eredu lez erabiltzen zan grafia. Sermoi liburu hau ez eben ezagutu orduan, eta abade baten eskuetatik beste baten eskuetara gaur arte iritxi da. Interesgarria da , itzulpen huts bat ez dalako, Renteriak berak egindako sermoiak baino. Hemen sarrera linguistiko labur bategaz, sermoi liburuaren hirugarren zatia aurkezten dot.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu