Tasa judizialen inguruko eztabaidan argi apur bat: irabazi-asmodun pertsona juridikoen kasuan zilegia izan daiteke

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Ordeñana Gezuraga, Ixusko

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Auzitegi Konstituzionalaren 20/2012, otsailak 16ko epaiak dioenarekin bat, irabazi-asmoa izanda, sozietate-zergaren menpe dauden eta urtero fakturazio handia duten pertsona juridikoen kasuan demanda zibila izapidetzeko tasa bat ordaintzea espainiar Konstituzioarekin bat dator. Ideia hau justifikatzeko hiru arrazoi nagusi ematen ditu: (1) tasaren ordainketa ahalmen jurisdikzionalaren egikaritzak daraman gastuaren ordainketan partehartzea baino ez da, (2) ahalmen jurisdikzionalaren egikaritzak pertsona juridiko hauen interes zilegiaren babesa gauzatzen du, eta (3) tasa hau prozesuarekin berarekin zuzenean lotuta dagoen zerga da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua