The return to parliamentarianism during the spanish transition: The transformation of the Cortes and the Parliamentary representation of the Basque Autonomous Community

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 43 [on line]

Onaindia Martínez, Aritz

Argitalpen urtea:
2019
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
BIBLID [1136-6834, eISSN 2386-5539 (2019), 43; 203-230]
ISSN:
1136-6834, eISSN 2386-5539

pdf jaitsi

Laburpena

Testu honen bidez Espainiako Trantzisioan zehar Gorteek ezagutu zuten eraldaketa azaldu da. Sistema demokratiko baten ezarpena gauzatzeko beharrezkoa zen Gorte frankisten abolizioa eta haiek parlamentu demoliberal batez ordezkatzea. Frankoren heriotzaren ostean, 1975eko azaroaren 20an, instituzio frankistek funtzionduan jarraitu zuen Arias Navarroren Gobernu kontinuistak bermaturik, baina baita, oposizio politikoak sistema hura deusesteko eta haustura politikoa bideratzeko erakutsi zuen ezintasunagatik ere. Dena den, gatazka sozialen indartzeak eta handiagotzen ari zen ezegonkortasun politikoak, Juan Carlos I erregeari behartu egin zioten aldaketa demokratiko bat bideratzera, gehien bat, instituzio monarkikoaren legitimazioa bermatu ahal izateko. Modu horretan, proiektu erreformista, Adolfo Suárezek gidatua, Estaturen kontrolarekin egin zen eta “Ley para la Reforma PolItica” deiturikoa jarri zuen martxan, sistema pluralista baten oinarritutako Legebiltzar berri bat eratzeko balaibide juridikoa izango zena. Gauzak horrela, Gorte frankista organikoak sistema bikameral berri batez ordezkatuk izan ziren, bere ordezkariak 1977 ekainaren 15an ospatutako hauteskunde orokorretan aukeratuak izan zirelarik. Artikulu honetan, beraz, eraldaketa prozesu hau aztertzeaz gain, legebiltzar berri honen bereizgarritasunak, funtziondua eta eginkizuna aztergai izango ditugu. Bestetik, Legebiltzar honetan izandako ordezkari euskaldunak eta haien zeregina azaltzen saiatuko gara.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua