Tipos de las razas Latxa y Carranzana

Galtzorian diren Euskal Herriko arraza autoktonak = Razas autóctonas en peligro de extinción de Euskal Herria

ESTONBA REKALDE, Andone

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-92-8
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal Elkarte Autonomoaren (EEA) Latxa eta Karrantzar ardi-arrazak, maneiu eta esplotazio tradizionalaren bidezko hazkuntza jasan duten azienden adibide berezi bat dira. Frekuentzia geniko eta genotipikoen banaketa analizatzen da artalde anitzetan, metodologia elektroforetiko klasikoak erabiliaz HBB, DIA1, TFtp eta ES lokusen kasuan, eta isoelektro-enfokean oinarritutako metodologia elektroforetiko berriak prest jarriaz analisiak ME1, Pi1, Pi2 eta TFstp polimorfismoetara hedatu ditugu. Geroago, artaldeak tipoetan, barietateetan eta arrazetan taldekaturik, subdibisio-maila horien barnean zein artean dagoen dibertsitatea analizatzen da. Gure emaitzak iradokitzen dutenez, animalien ezaugarri morfologikoetan oinarriturik espero denaren kontra, Aurpegi Beltza barietatekoa den Aizkorri tipoa eta Aurpegi Gorriko barietatearen artean similaritate genetiko handiagoa dago, eta aldiz Aurpegi Beltzadun Gorbea tipoa aurrekoekiko desberdintzen da. Bestalde, espero denarekin bat eginik, Karrantzar arraza da diferentziazio genetiko handiena azaltzen duena gure analisietan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua