Un ejemplo del conflicto social en el artesanado de Bilbao: las fugas de aprendices (1600-1900)

Tokiko historiaz II. Ihardunaldiak: gatazka eta gizarteaz = II Jornadas de historia local: sociedad y conflicto

Gracia Cárcamo, Juan

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-25-0
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Azterlan labur honek artisautzan gatazka sozial handiak izan zirela frogatu nahi du, historiografia tradizionalak gai honen aurrean erakutsi ohi duenaren guztiz bestaldera beraz. Azterlan hau burutzeko Bilbo hartu dugu kokaleku, XVII. mendetik XIX. mende bukaera bitarteko denboran. Antzinako Errejimenean gertatu ohi zen bezala, hiri honetako aprendiz gehienak probintziako nekazal girotik zetozen. Gatazka sozialari dagokionez, behin eta berriro errepikatzen zen fenomenoa hartu dugu: aprendizen ihesak. Arazo honetan argi eta garbi ageri da artisau maisu eta aprendizen arteko etsaigoa. Zenbaitetan -oso guxitan, egia esan- aprendizen ihesak beren izakera heldugabe eta agintearen aurreko jazarpenaren fruitu ziren. Aitzitzik, aprendizen ihesak artisau maisuen esplotazioa saihestu nahirik buruturiko ekintzak ziren eskuarki. Hona erabaki horretarako arrazoia: nahiz ikaskuntza kontratuek laupabost urteko iraupena zuten, ikastaldi honen denboraren erdia baizik ez zen erabiltzen aprendizak etorkizuneko lanbide hura ikas zezan. Bi urteren buruan, aprendiza eskulan koalifikatu eta, batez ere, merkea bihurtzen zen, ez bait zuen inolako soldatarik jasotzen. Aprendiz batzu sistema honi jazartzen zitzaien, artisau tailerretik ihes egin ondoan ofizial gisa lan egiteko asmoz
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua