Un ópera labourdin à Bilbao : Maitena, d´Etienne Decrept et Charles Colin

Cuadernos de Sección. Música

Morel Borotra, Natalie

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0815

pdf jaitsi

Laburpena

Maitena, Etienne Decrept eta Charles Colin lapurtarren euskal opera, Bilbon antzeztu zen 1909ko Maiatzaren 29an. Euskal ohitura patriarkalen deskripzio honek jendea liluratu zuen, doinu herrikoietan oinarituriko musika errazagatik eta eszena-aurkezpenaren errealismo eta distiragatik, nazionalistek goraturiko balio tradizionaletan guztiz ongi txertatua zelarik. Eratzen hasia zen euskal teatro lirikoan izan zuen eragina nabarmentzekoa da. Bilboko Sociedad Coral-aren obra gailen hau arrakastaz programatuko zen Euskal Herrian 1955ra arte, handik harat erabateko ahanzturan jausia bada ere
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua