"Vasco-Navarro" (Lizarra-Gasteiz-Bergara) trenbidearen desagerpena: 1966-1968

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía

Suso Espadas, Iñaki

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1136-6834

pdf jaitsi

Laburpena

1968. urtean, Lizarra, Gasteiz eta Bergara arteko Vasco-Navarro trenbidea ezabatu egin zenean, ia mende bateko historia, eta istorioa ere, itxi ziren. Trenbide honen eraikuntza oso neketsua izan zen, jatorrizko proiektua, 1882an aukeztua, ez baitzen burutu 1929. urte arte, Lizarra eta Gasteiz arteko adarra eraiki zenean (Gasteiz eta Bergarako Mekolalde hauzoa artekoa hamar urte lehenago bukatu egin zen, 1919an hain zuzen ere). Baina bere ezabapena ere nahikoa korapilatsua izan zen, Estatuak emandako agindua (trenbidea ez omen zen errentagarria, ekonomi aldetik behintzat) Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek oso erraz bete zuten, errezegi agian.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua