Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 43 [on line]

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 43 [on line]

Egileak: Belaustegi, Unai (ed.); Mentxaka Elexpe, Rosa María [et al.]

Argitalpen urtea:
2019
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
Ezaugarriak:
BIBLID [1136-6834, eISSN: 2386-5539 (2019), 43; 1-239]; on line
ISSN:
1136-6834; eISSN: 2386-5539

Laburpena

2019ko urteari dagokion Vasconia. Historia-Geografiako Koadernoak aldizkariaren 43. alea kalean da. Urtekari akademikoen artean finkatuta dagoen aldizkaria izaki, 2018ko aleak ireki zuen bidearekin jarraitu da aurtengoan ere, Open Journal (OJS) plataformaren bitartez kudeatuz. 2019ko alean, kanpoko bi ebaluatzaileren ebaluazio itsuak gainditu dituzten 7 artikulu bildu dira. Artikuluok adin ezberdinetako ikertzaileek sinatu dituzten arren, ikertzaile gazteen presentzia nabarmendu da. Ikertzaile hauek, gaitegi anitza osatu dute: Bilboko XVIII. mendeko kontsulatuaren ordenantzak, Bilbo azken gerra karlistan, Kontzertu Ekonomikoa XX. mendearen lehen herenean, Donostiako XIX. mendeko lehen hereneko moda, Bilboko ateneoa Frankoren diktadura garaian, Araba eta Gipuzkoako enplegu krisia 1930eko hamarkadan eta Trantsizio garaiko espainiar Gorteen analisia.

Artikulu hauez gain, bi liburuen aipuak ere jaso dira. Batetik, Aritz Onaindiak idatzitako Trantsizio garaiko euskal parlamentarien azterketa prosopografiko inguruko liburuari buruzkoa (2018) eta bestetik, Sebastià Serra y Elisabeth Ripollek koordinatutako espainiar Estatuko identitate nazionalen eta nazionalismoen inguruko lan kolektiboari eginikoa (2019).

Vasconia aldizkariaren 43 alearen argitapena, UPV/EHUko Biography & Parliament ikerketa talde sendoaren laguntzari esker egin dugu.



Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin eginiko zenbakia.

 

 

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua