Zenbait lotura-hitz iragarleren erabilera Zuzenbideko testuetan (1. zatia)

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Ezeiza Ramos, Joseba

Argitalpen urtea:
2013
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Lan honetan aztertu da nola erabiltzen diren Zuzenbideko egungo testuetan euskarazko prosa ulergarriagoa egiten lagundu dezaketen bederatzi lotura-hitz iragarle. Horretarako, ikerketa enpiriko bat egin da, azken hamarkadan euskaraz emandako lege-testu nagusiak eta Zuzenbideko testu akademiko esangarrienak oinarri hartuta. Azterlan horri esker, lotura-hitz horiek erabiltzeko hainbat jarraibide praktiko ondorioztatu ahal izan dira, euskaraz egiten duten operadore juridiko ororentzat baliagarriak izan daitezkeenak hizkuntzaren kalitatearen ildoan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua