Euskal kantutegia

Berezko izenburua
JESUKRISTORI (I.)
Testu normalizatua
JESU KRISTORI
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AMOREBIETA-ETXANO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Jesukristori kendu ezkero
pekatuakin bizitza,
baldin ezpadot negar egiten
arrizkoa dot biotza.
Guztiok lagun kantadu daigun
bere penazko eriotza.

II.Mundua baiño asko lenago
señalaturik eguna,
eldu izan zan obratarako
gizonaren osasuna,
argia bera alde batera
bestetik egun iluna."