Euskal kantutegia

Berezko izenburua
UDABARRIAN
Testu normalizatua
UDABERRIAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AMOREBIETA-ETXANO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Udabarrian zarra erara
Londresko ziudadean,
maitearentzat oiak erosten
denda aberats batean.

II.Dama galant bat topatu neban
tabladu baten ganean,
kortesiagaz itandu neutsan
oi orrek zegan zirean.

III.Bestearentzat diruetan da
zuretzat biotz-trukean.
-eskerrik asko, dama galanta,
eztot armarik aldean.

IV.Armak etxean itxi nituzan
Motriku erri onean,
Motriku erri onean eta
Ana Juanaren etxean.

V.Txalupatxu bat, txalupatxu bi,
Santa Klararen parean,
neure anaia ara antxe dator
Ana Juanaren legean."